Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Kontzertua: Anari

Data Ordua
2021/10/2312:00
Kokapena
Milagrosa

Euskal musikaren eszenako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu. 

Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak. Bere iblbidean zehar, beste artista batzuekin egindako kolaborazioak ere ugariak izan dira. Hain zuzen ere, Thalia Zedek abeslari eta konposatzaile estatubatuarrarekin egindako single konpartitua da bere azken lana. Bere lanean entzun daitezke, besteak beste, hasieratik berarengan eragin sakona izan duten, Nick Cave, Leonard Cohen edo Pj Harvey bezalako artisten oihartzunak; maistraki lotu dituenak euskal tradizioko Mikel Laboa edo Ruper Ordorika bezalako ahotsekin. Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du. 2018an Adarra Saria jaso zuen, bere ibilbidearen errekonozimenduaren adibide.

Egun ordea, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman ere leku esanguratsuan kokatzen duenik

Antolatzailea: Txantxiku auzo elkartea

Sarrerak auzo elkarteak kudeatuko ditu.

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.