Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Kontzertua: Basabi taldea

Data Ordua
2021/10/2119:30
Kokapena
Biteri kultur etxea

Musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzen ditu Basabi taldeak, esperimentazioa bere ikuskizunen ardatz bihurtuz. Modu honetan, taldeak hizkuntza propioa sortzen du, etiketa eta mugetatik aldenduz. Kontzertu honetan, Kronos izeneko lehen diskoa aurkeztuko du. Obra soila da, minimalista, eta harrizko txalaparta da protagonista nagusia. Bertan, soinu-baliabide guztiak erabiltzen ditu taldeak, zineman inspiratutako konposizio minimalisten bidez.

Iñigo Coto: biolina

Marina Barredo: biola

Ricardo de Lucas: kontrabaxua

Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers: txalaparta

Alicia Griffiths: harpa

  SARRERAK: 

Sarrerak   urriaren 6tik aurrera

Sarrerak: kultura.hernani.eus edo Biteri kultur etxean
Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.