Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Hizt andana: Sorginak eta sorginkeriak

Data Ordua
2021/10/0218:30
Kokapena
Chillida Leku

Toti Martinez de Lezearen testuek hegan egiten dute Gorka Hermosok konposatu eta Edurne Zabalo Klarinete-jotzaileak interpretatutako musikaren gainetik.

Hunkigarria eta hausnarraraziko gaituen ikuskizuna izango da.

Testuak eta narrazioa: Toti Martinez de Lezea

Musika: Gorka Hermosa (akordeoia) eta Edurne Zabalo (klarinetea)

  SARRERAK 8 euro:    irailaren 20tik aurrera

Gonbidapenak: kultura.hernani.eus edo Biteri kultur etxean

 

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.