Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Hitz andana: Hnuy illa

Data Ordua
2021/10/0119:00
Kokapena
Biteri kultur etxea

2008. urtean sortutako ikuskizuna, 2020. urtean berrikusi eta eguneratu dute Kukai Datzak eta Tanttaka Teatroak. Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratutako ikuskizuna da, idazlearen unibertsora dantza, kantu eta ikus-entzunezkoen bidez begiratzen duena, iradokizunaz betea. “Ate bat irekitzea bezala da, zerbait berria gerta dadin.» Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika… eta pozkorrarekin”

 

Poesia : Joseba Sarrionandia

Gidoia eta eszena zuzendaritza: Mireia Gabilondo

 Koreografia: Jon Maya. Dantzariak: Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Urko Mitxelena

Jatorrizko musika: Iñaki Salvador

  SARRERAK 8 EURO:    irailaren 20tik aurrera

Sarrerak: kultura.hernani.eus edo Biteri kultur etxean

 

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.