Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Hitz andana: Esaten dugun argia

Data Ordua
2021/09/3019:00
Kokapena
Biteri kultur etxea

“Esaten dugun argia” Karlos Linazasoro idazlearen poema liburu berria da. Bizitzaren ospakuntza bat dakarkigute poema hauek, maitasunez eta argitasunez beteak, eta egilearen trebezia teknikoaren berri ematen digutenak, hainbat poesia-molde landuz: sonetoak, haikuak… Horietako zenbait irakurriko ditu egileak, Joxan Goikoetxea musikariaren laguntzarekin.

Karlos Linazasoro eta Joxan Goikoetxea

 

  GONBIDAPENAK:    irailaren 20tik aurrera

Sarrera librea, gonbidapenarekin Gonbidapenak: kultura.hernani.eus edo Biteri kultur etxean
Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.