Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Hitz andana: Ez da kasualitatea

Data Ordua
2021/09/2919:00
Kokapena
Biteri kultur etxea

"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). "Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Nori zuzendua: Helduei

Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka

Gai jartzailea: Amaia Agirre

Musikariak:Ixak Arruti gitarran, Gari Otamendi bioliña

Iraupena:90 mn.

  GONBIDAPENAK:    irailaren 20tik aurrera

Biteri kultur etxeko leihatilan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera har ditzake

Saio guztietan ikusleak aulkietan eserita egongo dira, eta eserluen artean distantzia izango da.

Sarrera eta irteerak kontrolatuko dira, jende pilatzea sahiesteko. Kasu egin emandako jarraibideei.

Higienea bermatzeko, sarreran gel desinfektatzailea egongo da eta sartzean eta irtetean erabili beharko da.

 

 

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.