Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Gazte: Oinkari dantza taldea

Data Ordua
2021/08/1420:00
Kokapena
Atsegindegi

Kaleak horren hutsik eta itzalita izan diren garai hauetan, KALEKO ikuskizun bat sortzeak, badu errebeldiatik, aldarrikapenetik, badu gutxi arte ohiko zen moduan, plazak jendez gainezka sentitzeko gogo eta ilusiotik. Badu askatasun egarritik eta, batez ere, badu dantza jendeari hurbiltzetik.

GAZTE GAZTE kaleko DANTZA ikuskizun GAZTEa da. GAZTEekin egina, GAZTEak mintzo eta mintzagai, eta publiko ORORI zuzendua.

Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak euskal dantza abiapuntu izanda, dantza garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari ere tokia utzita. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, oinarri elektronikoa izango duten erritmoekin dantzatuko dugu, hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroez inguratuta.

 

  GONBIDAPENAK: abuztuaren 2tik aurrera

Biteri kultur etxeko leihatilan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera har ditzake

Saio guztietan ikusleak aulkietan eserita egongo dira, eta eserluen artean distantzia izango da.

Sarrera eta irteerak kontrolatuko dira, jende pilatzea sahiesteko. Kasu egin emandako jarraibideei.

Higienea bermatzeko, sarreran gel desinfektatzailea egongo da eta sartzean eta irtetean erabili beharko da.

 

 

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.