Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Zirku antzerkia: Só, Xampatito Pato

Data Ordua
2021/07/3019:00
Kokapena
Atsegindegi

Pertsonaia obsesiboa, koadrikulatua eta zorrotza.

Bere espeziean bakarra den izakia, bere kontroletik ihes egiten duten eta bere munduari forma emateko jokatzen duen makina bat kutxez inguratua. Kaosetik unibertso eldarniotsua sortuko da, non barrea asmatuko duen, zoramen komiko bat sortuz eta figura berri batekin izaki berri bihurtuz.

Iraupena: 50 minutu                             Adina: guztientzat

 

  GONBIDAPENAK:

Biteri kultur etxeko leihatilan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera har ditzake

Saio guztietan ikusleak aulkietan eserita egongo dira, eta eserluen artean distantzia izango da.

Sarrera eta irteerak kontrolatuko dira, jende pilatzea sahiesteko. Kasu egin emandako jarraibideei.

Higienea bermatzeko, sarreran gel desinfektatzailea egongo da eta sartzean eta irtetean erabili beharko da.

 

 

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.