Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Distantzian, Basaide. Bilaka kolektiboa

Data Ordua
2021/07/2420:00
Kokapena
Atsegindegi

Baionan kokatua, Bilaka artista kolektibo talde bat da. Euskal musika eta dantza herrikoiak gaurkoan aktibatu nahian dabilena. Bere lana bi ardatzetan garatzen da :

- Idazkera berriko ikusgarrien sorkuntza, Euskal ondare immateriala oinarritzat hartuz

- Euskal kulturaren praktika bizia eta lotura soziala bultzatzeko hitzordu berri batzuen sortzea, dantzaldi eta hitzordu herrikoien inguruan.

 

Bi dantza pieza hauek euskal dantzaren sustraiak eta adierazpen abangoardistak uztartuko dituzte.

Koreografia Eneko Gil        Konposizioa Paula Olaz Julen Achiary      Iraupena 30 min                  5 dantzari

 

  GONBIDAPENAK:

Biteri kultur etxeko leihatilan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera har ditzake

Saio guztietan ikusleak aulkietan eserita egongo dira, eta eserluen artean distantzia izango da.

Sarrera eta irteerak kontrolatuko dira, jende pilatzea sahiesteko. Kasu egin emandako jarraibideei.

Higienea bermatzeko, sarreran gel desinfektatzailea egongo da eta sartzean eta irtetean erabili beharko da.

 

 

Web edukia bistaratu

 

COVID-19AREN ONDORIOZKO ARGIBIDEAK

SARRERAK / GONBIDAPENAK

  • Emanaldietarako sarrerak zein gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, kultur etxean edo online.
  • Sarrerak ordaindu behar diren kasuetan, txartelaren bidez ordaintzea onartuko da soilik.

SARTU-IRTENAK

  • Aretora sartu zein irteterakoan, gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
  • Ilaran elkarren arteko distantzia errespetatu behar da.
  • Irteera kultur etxeko alboko ateetatik egingo da, lasai, banaka, pilaketarik sortu gabe.

ARETOA

  • Areto nagusiaren edukiera % 50era murriztu dugu, beraz, soilik zenbakia duten besaulkietan eser daiteke; blokeatutako eserlekuak ezin dira erabili.
  • 6 urtetik gorako pertsona guztiek maskara jarrita izan beharko dute derrigorrez.
  • Aretoan ezin da ez jan ezta edan ere.

* Une oro, kultur etxeko langileek prest egongo dira argibideak eta laguntza emateko.