Berriak
Atzealdea

Ordutegi aldaketa Biteri kultur etxean

Covid-19aren ondorioz Eusko Jaurlaritzak kaleratutako azken dekretuari jarraikiz, Biteri kultur etxeko jarduera guztiak 21:00etarako amaituko dira.

2021·01·11


Covid-19aren ondorioz Eusko Jaurlaritzak kaleratutako azken dekretuari jarraikiz, Biteri kultur etxeko jarduera guztiak 21:00etarako amaituko dira. Horrek eragina izango du ohiko jardueretan, izan ere, emanaldiak 19:00etara aurreratuko dira garaiz amaitze aldera.

Asteburuko zinema saioei dagokienez, ordu erdiz aurreratuko dira emanaldiak. Hortaz, haurren saioa 16:00etan hasiko da eta helduena 19:00etan. Gaueko saioa ez da eskainiko oraingoz.

Asteleheneko saioa berdin mantenduko da, 16:30ean.