Berriak
Atzealdea

Euskalnafarren historia ikastaroa

Hernani Errotzen elkarteak antolatutako ikastaroa

2021·09·07


Hernani Errotzen elkarteak Nabarralde Fundazioarekin elkarlanean eta Euskal Herriaren historia gaia hartuta, euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa antolatu du Hernanin. Urriaren, 6, 13, 20 eta 27, asteazkenak guztiak. Lau egun horietan, bi ordutako saiotan, 19:00etatik 21:00etara, orotara 8 ordu. Ikastaroa Biteri Kultur etxean emango da. Beñi Agirre izango da zuzendaria.

Nabarraldek eskaintzen duen on-line bidezko ikastaroaren laburpena landuko dugu ikastaro honetan. Gaiak aditu talde baten zuzendaritzapean garatu dira eta guztien artean osatzen dute gure herriaren kontakizun historiko jarraitua, Antzin Arotik gaur egungo errealitatea aztertu arte. Ikastaroa ikus-entzuneko materialez lagunduta emango da eta Ikasle bakoitzari testu laburpena emango zaio.

Ikastaro honen bidez, Euskal Herria-Nafarroako historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskaintzen dugu, ikuspegi propiotik landuz eta egun bizi dugun errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz. Edward Said, literatur kritiko eta militante palestinar-estatubatuar idazleak dion bezala “Herri bati definizioa emateko tresnarik hoberena, bere historia kontatzen duena da".

IKASTAROAREN HELBURUAK

• Gure herriaren historia ezagutaraztea eta herritarra gaitzea egungo egoera ulertuz etorkizuna garatzeko tresnak izan dezan.

• Historia eta oroimen historikoari buruzko gogoeta analitikoa sustatzea.

• Gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua eskaintzea.

Ikastaroa lau ataletan banatzen da:

1. HISTORIA-OROIMENA, AINTZIN AROA, ERROMA

2. SUBJEKTU HISTORIKOA ETA ERAKUNDEEN SORRERA

3. KONKISTAK ETA LURRALDE ZATIKETA

4. FORUAK ETA GAUR EGUN ARTEKO ERAKUNDEAK

MATRIKULA: Matrikula epea: irailaren 30a (edukiera mugatua izango da) Izena ematea eta informazioa: e- maila bat idatziz: herriaerrotzen@gmail.com (izen abizenak jarri) Matrikula eta materiala kostua: 15 €