Berriak
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Falling filma otsailaren 27tik martxoaren 1era

2021·02·23


  • otsailak 27, larunbata: 19:00
  • otsailak 28, igandea: 19:00             Sarrera: 4 euro
  • martxoak 1, astelehena: 16:30        Ikuslearen eguna: 2,5 euro

John Petersen, Eric mutil-lagunarekin eta bien adopziozko alabarekin bizi da Kaliforniako hegoaldean. Willis bere aitak, 80 urteko baserritar tradizional eta kontserbadoreak, Los Angelesera bidaiatzea eta Johnen etxean geratzea erabakiko du, erretiroa hartzeko leku egokia bilatzen duen bitartean. Denak elkartzean, bi mundu oso ezberdinek talka egiten dute. Willisek zentzua galtzen ari denaren zantzuak ditu, eta bere izaera berezia, familiako zenbait kiderentzat kaltegarria bezain dibertigarria, iraganeko zauriak eta gertukoen artean urtetako mesfidantzak azaleratzen ditu.

Zuzendaria: Viggo Mortensen    Iraupena: 112 minutu    Herrialdea: Kanada