Berriak
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Manual de la buena esposa filma otsailaren 20tik 22ra

2021·02·16


otsailak 20, larunbata: 19:00

otsailak 21, igandea: 19:00          Sarrera: 4 euro

otsailak 22, astelehena: 16:30     Ikuslearen eguna: 2,5 euro

Etxea zaindu eta ezkontzako betebeharretara makurtzea txintik esan gabe, horixe da Paulette Van Der Breckek sutsuki irakasten duena neskentzako eskolan. Bere segurtasunak kolokan jarriko dira alargundu eta porrot egin duen unean. Bere lehen maitasunaren itzulera da ala 68ko maiatzeko askatasun-haizea? Eta emazte ona emakume libre bihurtuko balitz?

Zuzendaria: Martin Provost     Iraupena: 109 minutu      Herrialdea: Frantzia