Berriak
Atzealdea

Argazkilaritza ikastaroa Biteri kultur etxean

Argazkilaritza digitalari buruzko ikastaro aurreratua abiatuko da martxoan, eta ikastaroan izena emateko epea zabalduko da otsailaren 8an.

2021·02·05


Argazkilaritza digitalari buruzko ikastaro aurreratua abiatuko da martxoan, eta ikastaroan izena emateko epea zabalduko da otsailaren 8an. Hastapeneko ikastaroaren segida izango da ikastaro hau, eta besteak beste, erretratua, paisaia eta gaueko eta kaleko argazkilaritza landuko dira.

IKASTAROAREN DATUAK:

Iraupena: martxoaren 1etik ekainaren 14ra.

Egunak: astelehenetan, eta hiru saio praktiko larunbatetan.

Ordutegia: 19:00 – 21:00.

Prezioa: 80,76 (bertakoak)

IZEN-EMATEA:

Epea: otsailaren 8tik 20ra

Zozketa (behar izanez gero): otsailak 22

Behin betiko zerrenda: otsailak 23

Non: Biteri kultur etxean edo online:https://web.hernani.eus/kultura/

Ikastaro honetan parte hartzeko, aurretik hastapen ikastaroa egina izan behar da edo argazkilaritza digitalaren gutxieneko ezagutza izan.