Noticias
Atrás

"Kulturaz gozatu, elkar zaindu" programazioa aurkeztu da

Sanjoan Jaiak ez dira aurten ere ospatuko, baina kulturaz gozatzeko aukera eskaintzen duten jarduera sorta aurkeztu du Jai batzordeak. Adin guztiak kontuan hartu eta diziplina anitza jorratuko dituen egitaraua izango da.

16·06·2021


"Kulturaz gozatu, elkar zaindu" kultur jarduera programazioa aurkeztu dute gaur goizean Sanjoanetako Jai Batzordeko kideek, Kultura Saileko ordezkariekin batera. Sanjoan jaiak ospatzeko aukerarik ez dagoenez, adin guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute, kulturaren sektorea bultzatu eta herritarrei bizipoza emateko helburuarekin.

Koro Etxeberria kultura zinegotziak azpimarratu duenez, "segurtasuna bermatuta egongo da jarduera guztietan, aforoak mugatuta egongo dira eta maskara erabili beharko da". Horrekin batera, ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena beharko da.

Kultur emanaldietarako espazioak Atsegindegi, kiroldegi, Biteri kultur etxea eta herriko auzo gehienak izango dira. Aurten arreta berezia jarri da ekitaldiak auzoetara zabaltzen,eta Musika Banda eta Txistulari Bandaren ibilbideez gain, familia osari zuzendutako kale ikuskizunak izango dira.

Gonbidapenak

Jardueretarako gonbidapenak ekainaren 16tik aurrera egongo dira eskuragarria Biteri kultur etxeko leihatilan eta kultura.hernani.eus helbidean. Bestalde, eragileek antolatutako jardueretan, gonbidapenak haiek antolatutako moduan banatuko dira (ikus egitaraua).

 

Egitaraua